‘Irrien Lagunak’ egitasmo herrikoiaren aurkezpena egin dute Errenterian

Hemen duzute Oarsoaldean martxan jarriko den “Irrien Lagunak” ekimen herrikoiaren aurkezpenaren bideoa. Sorguneak ikertegiak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bultzatutako proiektu hezitzaile, euskaldun, herritar  eta parte hartzailea dugu.

Bideoan lehen eskuko informazioa aurkituko duzute Porrotxen eskutik, baina gehiago jakin nahi baduzute, Herri Bizian proiektu honen xehetasunak orain dela egun batzuk aurreratu genizkizuen.