Madalenetako Kuadrilen Eguneko marrazkia lehiaketa bidez aukeratuko dute

IMG_2874Lanak ekainaren 14ra arte aurkez daitezke eta honako ezaugarriak bete beharko dituzte:

  1. Irudia txuri beltzean bidali beharko da.
  2. Errenteria, Madalenak edota Kuadrilen Egunarekin zerikusia izan behar du.
  3. Ondorengo esaldiak lagunduko du marrazkia, derrigorrez: “Oreretako Kuadrilen Eguna 2013”.
  4. Formatua: JPG. Aukeratutako proposamenaren egileak irudia kapa ezberdinetan banatuta aurkeztu beharko du gero (PSD edo TIFF).
  5. Marrazkia helbide honetara bidali beharko da: oreretakojaiak@yahoo.com
  6. Ez da onartuko lekuz kanpo gelditzen den marrazkirik.

Ekainaren 15ean, aurkeztutako lan guztiak bilduma batean argitaratuko dituzte “Oreretako Jaiak Bultzatuz” Facebookeko orrialdean. Ekainaren 21ean “Atsegin dut” gehien biltzen dituen marrazkia izango da irabazlea.

Irudi irabazlearen egileak Kuadrilen Eguneko kamiseta, bazkaria, epaimahai-kide izateko ohorea eta otordua itzaletan egiteko aukera jasoko ditu sari moduan.