Errenteriako Udaleko Berdintasunerako arloak, Berdintasunerako Kontseiluak 2013-2014 ikasturterako egindako formakuntzarako proposamena jaso eta hausnarketa, prestakuntza eta topaketarako espazio bat sortzeko apustua egin du.
Departamentutik adierazi dutenez, formazio-proposamen hau etorkizuneko Emakumeen Eskolarako lehen urratsa da. Izan ere, honen bidez, norbanakoaren eta taldearen partaidetza- eta jabekuntza-prozesua eragin nahi dute, emakumeon lidergoa sustatu asmoz.
Helburua, Emakumeen Eskola eztabaida, jakintza eta iritziak elkartrukatzeko espazioa izatea da; baina ez hori bakarrik, baita “gozatzeko, kontzientzia eragiteko, sareak sortzeko, alternatibak eraikitzeko espazioa ere, emakumeen arazoen eraldaketa ekarriko duten alternatibak bilatzeko”.
Sortutako espazio berri honek herriko sare sozialean dauden emakumeen mugimendua sustatu nahi du. Hala, arduradunek, prestatutako ekintzetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete antolatuta dauden emakumeei zein antolatu gabe daudenei.
Izena ematea beharrezkoa da 652 756787 edo 657 792155 telefono zenbakietara deituz edo emakume.eskola@yahoo.es helbide elektronikora idatziz. Ekintza guztiak, gainera, doakoak dira eta haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko dute, aldez aurretik eskatuz gero.
Egitaraua:
- Erakusketa: Joan etorriko bidaien artean, Errumaniar RROM bizitzak
Donostiako Udaleko kultura aniztasun bizikidetza programako Adriana M. Villalónek San Telmo museoaren laguntzarekin.
Aurkezpena: urriak 24, osteguna, 17:00
Eguna: urriaren 14tik 31era
Ordutegia: 17:00-20:30 (astelehenetik ostiralera)
Lekua: Merkatuzar
- Komiki erakusketa: Indarkeria, begiradak eta feminismoa
SKOLASTIKA
Eguna: Urriaren 18tik azaroaren 5era
Ordutegia: 17:30-20:30 (asteartetik larunbatera)
Lekua: Xenpelar Kultur Etxea
Bisita gidatua: urriak 18, 18:00
- Emakumeentzako brikolajea
Etxeko konponketa txikien aurrean bizirautea; etxeko “manitas”. Tresnen erabileraren inguruko oinarrizko ezagutza.
Encarnacion Busto (Mochilas Rojas)
Eguna: urriaren 21 eta 28 eta azaroaren 4, 11 eta 18.
Ordua: 17:00-19:00
Lekua: Merkatuzar
- Hitzaldiak: Aholkularitza juridikoa
Egunerokotasuneko egoeren inguruko informazio legal, penal eta juridikoa eskaintzea: familiakoa, sentimentala, herentziak… Eta errekurtso publikoen ezagutza.
Ana López (abokatua)
Egunak: azaroak 26 eta abenduak 3 eta 10.
Ordua: 16:30-18.30
Lekua: Merkatuzar
- Jardunaldiak: Krisia eta Ekofeminismoarien inguruko hausnarketa
Emakumeen egunerokotasunean krisiak duen eraginari aurre egiteko balizko alternatiben inguruko eztabaida eta hausnarketa.
1go jardunaldia: Nekane Jurado eta Cristina Henríquez
Eguna: azaroak 15
Ordua: 18:00
Lekua: Xenpelar Kultur Etxea
2. jardunaldia: Amaia Pérez Orozco
Eguna: 2014ko urtarrilean
- Autodefentsa feminista
Eguna: azaroaren 18tik 21era
Egunero astelehenetik ostegunera
Ordua: 20:00-21:00
Lekua: Galtzarabordako Kiroldegian
Izen-ematea: kiroldegian bertan (gehienez 14 pertsona)
- Medikuntza naturala
Osasun fisiko eta emozionala hobetzen erakutsiko dute, amalurraren elementuen bidez. Antzinako ohiturak berreskuratu eta esperientziak partekatuko dituzte parte-hartzaileek.
Nekane Tomasena, Cristina Henriquez eta Maria Izquierdo
Eguna: urtarrilak 20 eta 27 eta otsailak 5 eta 12.
Ordua: 17:30-19:30
Lekua: Tomas Lopez 6 (Patxiku Zelai Emakume Elkartea)