Errefuxiatuak hartzeko hirien sareko kide izateko formula aztertuko du Errenteriak

ErrenteriaUdalbatza osatzen duten PNV-EAJ, ERRENTERIA IRABAZIZ, PSE-EE eta EHBiILDUk hurrengo oharra adostu dute:

Errefuxiatuak hartzeko hirien sareko kide izateko formula aztertuko du Errenteriak.

Gure hiriak DNA markatua du, jatorri desberdinetako pertsonen topagune eta elkarbizitzarako espazio da eta konpromiso irmoa du arlo humanitarioarekin eta nazioarteko lankidetzarekin.

Udalbatza osatzen dugun PNV-EAJ, ERRENTERIA IRABAZIZ, PSE-EE eta EHBiILDU taldeok konpromisoa hartzen dugu aztertzeko zein den formula egokiena Errenteria errefuxiatuak hartzeko hirien sareko kide izan dadin, jatorri-herrialdeko gerratik ihesi dabiltzan milaka pertsonen drama eta egoera larriari aurre egiten laguntzeko.

Arazo hau konpontzeko larrialdiko neurriak hartu behar dira baina, aldi berean, Europa mailako egiturazko neurriak ere onartu behar dira, bestela denboran luze iraun lezakeen fenomeno lazgarri hau errotik konpontzeko.

Lehen neurri gisa 5.000€ bideratuko ditugu ACNURi laguntzeko, oso egoera latzean dauden milaka pertsonari laguntza ematen dielako lekuan bertan. Bestalde, nahiz eta jakin lehenengo ardura berez beste lurraldu eremu bateko administrazioei dagokiela, Errenterian ere prest gaude udal erakunde gisa ardurak gure gain hartzeko.

Hori horrela, gizarte erakunde eta elkarteen elkarlana eskatu nahi dugu, berehala gaztazken ondorioz desplazatuta bizi diren ahalik eta pertsona gehien lehenbailehen hartzeko aukera emango digun plan bat prestatu dezaten, errefuxiatuak hartzeko hirien sarera batzen diren udalerriei beharrezko laguntza emanez eta, aldez aurretik beharrak antzemanda, dauden baliabideak banatzeko modua planifikatuz.

Era berean, Errenteriako gizarte-taldeak eta errenteriarrak gonbidatzen ditugu, beharrezkoa balitz, haiek ere ahal duten neurrian laguntzera.

Iruditzen zaigu lehen pauso hauekin Errenteriak tinko eusten diola jatorri desberdineko pertsonen topagune eta elkarbizitzarako espazio gisa duen ibilbideari eta tradizioari, arlo humanitarioarekin eta nazioarteko lankidetzarekin duen konpromiso irmoa baztertu gabe, horiexek baitira gure herriaren ezaugarri den ADNarekin bat datozenak.

Errenterian, 2015eko irailean