Madalenetako programak banatzen hasi dira dagoeneko

Madalenak 2017-07-05 | 0

Madalenak 2017 programaren banaketaUdaleko ordezkari eta langileak festatako programak banatzen ari dira egunotan. Goizeko 10:00etatik 13:00tara egongo dira udaletxearen sarreran. Bihar eta etzi ere jaso ahal izango dira ordutegi berean.

Bertaratzerik ez dutenek udal eraikinetan jaso ahal izango dituzte programak. Oarso aldizkariarekin batera ere argitaratuko da eta baita auzo elkartetan ere.

9.400 programa izango dira guztira. Patrikan eramateko moduko bertsioa ere badago.

Nahi duenak, online ere kontsultatu dezake eta baita PDFan jaitsi ere: http://herribizia.errenteria.eus/madalenak/

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna