Elkarbizitzarako herri-aliantzaren diagnostikoa osatzeko dinamika irekia egingo dute azaroaren 29an

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-11-27 | 0

Herri-aliantzaren prozesuaren aurkezpen ekitaldia.

Errenteriako Udalak aniztasunean oinarritutako elkarbizitzarako herri-aliantza eratzeko parte hartzeko dinamika bat jarri du abian, hain zuzen ere, egungo Errenteriaren aniztasuna aitortzeko eta balio positibo gisa sustatzeko.

Lehenengo urratsa diagnostikoa osatzea izango da eta, horretarako, herriko arlo ezberdinetako hainbat eragilerekin hausnarketarako dinamikak

egiten ari dira egunotan; aurrera begira zer erronka ditugun ikusteko eta konpromisoak hartzeko herria eratzen duten alor guztiak barnebilduz.

Udalak, eragileekin ez ezik, herritarrekin ere osatu nahi du diagnostikoa; norbanakoen ikuspegi eta ekarpenak ere jasotzeko. Horregatik, hausnarketarako dinamika irekia antolatu du; bereziki, parte hartzea eta oinarrizko eskubideetan aritzen diren eragileak gonbidatu ditu azaroaren 29an, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara, Niessengo Auditorioan. Gaian interesa duen edozein herritarrek ere parte hartu ahal izango du saio horretan. Saioak irauten duen bitartean, haurren zaintza zerbitzua eskainiko da.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna