Errenterian elkarbizitzarako aniztasunaren aldeko aliantza

Elkarbizitza herri-kohesiorako ezinbesteko elementua izanik, horren aldeko adostasun zabala lortzeko, parte hartzeko dinamika bat jarri zuen abian Udalak 2017an, hain zuzen ere, egungo Errenteriaren aniztasuna aitortzeko eta balio positibo gisa sustatzeko.
Horretarako, diagnostikoa osatu zen, aurrera begira zer erronka ditugun ikusteko eta konpromisoak hartzeko, bai norbanakoen artean bai eragileen artean. Izan ere, elkarbizitza-ehuna alor, izaera eta jatorri desberdinak abiapuntu hartuta eratuz gero, udalerriaren batasuna eta indarra handiagoak izango dira etorkizunean. Bide orri hartatik ekintza desberdinak sustatu dira eta etorkizuneko erronkak hauteman dira.

Eduki berria

Orain arte egindako hausnarketa dinamikak

[toggle title_open=”Itzulketa ospakizuna eta erronken aurkezpena” title_closed=”ITZULKETA OSPAKIZUNA ETA ERRONKEN AURKEZPENA” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]

Ekitaldia egin zen:

  • Eguna: abenduak 16 larunbata
  • Ordua: 11:00 – 13:00
  • Lekua: Reina aretoa eta Esmalteria plaza

Diagnostiko-fasearen emaitzak eta aurrera begirako urratsak. Virginia Imaz clown-a, Axpi ilustratzailea, txokoak eta jokoak.

Egunak eman zuenaren kronika irakurri hemen.

ITZULERA SAIOAREN BIDEO LABURPENA

PROZESU OSOAREN BIDEO LABURPENA

Ona prozesu osoak azaleratu dituen erronkak:

1. erronka: oinarrizko eskubideak bermatzea:

  • Oinarrizko beharrak asetzea; ezinbestekoa baita aurrera egin ahal izateko. H
  • Errenterian bizi diren pertsona guztiek, edozein izanik ere jatorria edo izaera, eskubide, aukera eta betebehar berberak izatea. A, O
  • Pentsiodunen eskubideen defentsa eta aldarrikapenak kolektibo ezberdinetara hurbiltzea. O
  • Hirugarren sektorea babestea, pobrezia eta bazterketa egoera larrien aurrean; adibidez, prebentzio-lana eginez…O
  • Gizarteak laguntza eskaintzea laguntza behar duten adinekoei. O
  • Jatorri ezberdinetako herritarrei egunerokoan dituzten beharrekin laguntzea (eskolako lanak, aisian, lanean…) E
  • Administrazio publikoak politika bereziak egitea baztertuak dauden pertsonak txertatzeko lan munduan eta gizartean, oro har. O
  • Dibertsitate funtzionala ikusaraztea eta instalazioen muga arkitektonikoak gainditzea. K

2. erronka: diagnostikoa/ikerketa egitea ditugun errealitateak ezagutu eta horiei erantzuteko: hezkuntzan ez ezik, arlo guztietako errealitateak ezagutzeko balioko digun herriko diagnostiko oso bat egitea, Errenterian bizi diren pertsonen espektatibak, asmoak, bizimoduak, mugak, arazoak ezagutzeko eta horiei aurre egiteko neurri eta bitartekoak ezartzeko. O, K, H

  • Muga edo arazo sozioekonomikoei aurre egiteko kiroldegietako jarduera nahiz Eskola Kiroleko kuotetarako diru-laguntzak eskainiz, neurri bereziak ezarriz…K
  • Kultura eta genero arazoak gainditzea; kulturalki egon daitezkeen mugak ezagutuz eta horiek kirol jardueretan kontuan hartuz. K
  • Beste parametro batzuetako eskaintza egitea: beste ohiturak…kontuan hartuz, eskaintza dibertsifikatuz, Eskola Kirolean talde mistoak egitea ikastetxe guztien adostasunarekin… K
  • Kirolerako ohitura sustatzea, kultura ezberdinetara egokituz. K
  • Biztanleen errealitatea ezagutzea, eurengana errazago iritsi ahal izateko. K
  • Eskola Kontseiluak, diagnostikoaren ondorioetatik abiatuta, ekintza plana diseinatzea. Ikastetxeek bere aniztasunean, elkarrekin urratsak ematea, modu kohesionatuan. Herriko eskolen artean etorkin kopurua banatu eta orekatzea. Eskola Kirolean bestelako kirolak txertatzea (beste herrialdeetakoak…) eta herri-mailan eta ikastetxe guztiek adostuta, talde mistoak egitea. H

3. erronka: harrera plan bateratu eta osoa egitea, behar den informazioa eta orientazioa emanez.

  • Udalak eta ikastetxeek egiten duten Harrera Plana uztartuz. H
  • Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) martxan jartzeko aukera aztertuz; kirola sustatzeko…K
  • harreran, kirol eskaintza aurkeztuz eta horretaz baliatuz. K
  • behar diren baliabideak eskainiz (informazioa…) eta trukean konpromisoa eskatuz (hizkuntza ikastea, aukerak eskuratzeko…) H

4. erronka: gizartearen begirada eta jarrera irekitzea:

  • irekiera bi norabidetan emango dela bermatuz. B
  • ditugun oztopo, beldur, aurreiritzi, estereotipo, etiketa, zurrumurruak apurtuz (formazioaren eta sentsibilizazioaren bidez…) A, H, B, O
  • askotariko identitateez jabetuz eta pertsona ikusiz, ez talde edo komunitate bateko subjektutzat hartuz eta katalogatuz. A, O
  • ikuspegi ezberdinetatik begiratuz (aniztasuna, berdintasuna…).B
  • herriko eragile ezberdinekin arrisku- eta gorroto-egoerak antzemanez eta mugak berrikusiz. HG
  • komunikabideekin lanketa eginez. A

5. erronka: Errenteriako elkarte eta ekintzetan aniztasuna bermatzea, eta horretarako, aniztasuna zeharlerrotasunez lantzea eta baliabide nahiko izatea:jatorri ezberdinetako herritarrak ekimenetara edo elkarteetara erakartzea, eta gainerakoak ere beste jatorri batzuetako elkarteetara eta antolatzen dituzten ekintzetara hurbiltzea; bi norabideetan izatea bermatuz. A, E, O, HG

  • Udaletik intersekzionalitatea landuz eta eragileei ere horretarako erremintak eskainiz. HG
  • lanketak egiterakoan, elkarteak beren interesak/funtzioak kontuan hartuta elkartuz, eta ez hainbeste zer arlo, kolektibo, jatorri edota komunitateetakoak diren kontuan hartuta. A, HG
  • eskoletan umeen artean behar bezalako nahasketa bermatu eta segregazio edo getifikazioa saihestuz. H
  • aniztasunaren ikuspegia txertatuz herriko programazioan; guztion artean guztion arteak, literatura, musika…ezagutuz eta partekatuz. O

6. erronka: aniztasunaren balio positiboa zabaltzea.

  • aniztasunaren irudi positiboa mantenduz gure diskurtsoetan. HG
  • gehiengoak gutxiengoa integratzeko ardura hartuz; ez asimilatuz, bestearen identitate propioa eta idiosinkrasia kontuan hartuz. H
  • herri-sare bat sortuz, onura eta denon arteko errespetua sustatzeko, amankomunean dugunarekin batzeko, denon beharra aldarrikatzeko: web-orrian komunikabide alternatibo bat sortuz, kalean albiste positiboak zabalduz propaganda positiboa egin…O

7. erronka: topaguneak sortzea eta eta guneak konpartitzea; harremanak sortzeko, elkar ezagutzeko, elkarlana eta elkarbizitza sustatzeko: H, E, B, O

  • espazio propioak eskainiz; bakoitzak bere kultura landu ahal izateko. E
  • bakoitzak bere kultura… besteei erakutsi eta besteekin partekatuz. E
  • hezkuntza ez-formalean eta familiekin lan eginez (guraso elkarteen bidez, aisialdi ekintzen bidez…) H
  • pertsona guztien artean harreman horizontalagoak izanez. O

Oharrak:
A: Kultur Aniztasuna
K: Kirola
B: Berdintasuna
O: Oinarrizko eskubideak eta partaidetza. Saio irekia.
E: Euskara, kultura eta jaiak.
H: Hezkuntza eta Gazteria
HG: Herritarren Gunea (Udala)

[/toggle]

[toggle title_open=”PROZESUAREN AURKEZPENA” title_closed=”PROZESUAREN AURKEZPENA” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]



Bilera egin zen:

  • Eguna: azaroak 8 asteazkena
  • Ordua: 12:00 – 12:30
  • Lekua: Xenpelar Etxea

[/toggle]

[toggle title_open=”KULTURA ANIZTASUNA” title_closed=”KULTURA ANIZTASUNA” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]

ERRONKAK:

  • Ekintza zehatzak zehaztea eta gauzatzea, praktikan jartzeko.
  • Edozein izanik ere jatorria, pertsona guztiek eskubide, aukera eta betebehar berberak dituztela onartzea.
  • Hizkuntza ikastea, aukerak eskuratzeko.
  • Harrera-gizartearen begirada aldatzea, aurreiritzi nahiz estereotipoei dagokienez. Komunikabideek paper garrantzitsua jokatzen dute horretan.
  • Etiketak kentzea; pertsona bat talde kultural jakin baten ordezkari gisa ikustea gainditzea. Alegia, pertsona ikustea, eta ez talde jakin bateko subjektutzat hartzea.
  • Pertsonak beste jatorri batzuetako elkarteetara eta haien ekintzetara hurbiltzea.
  • Elkarteak beren interesak kontuan hartuta elkartzea, eta ez hainbeste zer kolektibo, jatorri edota komunitateetakoak diren kontuan hartuta.

Bilera egin zen:

  • Eguna: azaroak 9 osteguna
  • Ordua: 13:00 – 14:00
  • Lekua: Reina aretoa

[/toggle]

[toggle title_open=”EUSKARA, KULTURA ETA JAIAK” title_closed=”EUSKARA, KULTURA ETA JAIAK” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]

ERRONKAK:

  • Jatorri ezberdinetako herritarrak ekimenetara edo elkarteetara erakartzea, eta gainerakoak ere beste jatorri batzuetako elkarteetara eta antolatzen dituzten ekintzetara hurbiltzea; bi norabideetan izatea bermatuz.
  • Guneak konpartitzea elkar ezagutza sustatzeko; harremanak sortu eta lantzeko, elkar ezagutzeko, bakoitzak bere kultura… besteei erakutsi eta besteekin partekatzeko.
    Espazio propioak eskaintzea; bakoitzak bere kultura landu ahal izateko.
  • Jatorri ezberdinetako herritarrei egunerokoan dituzten beharrekin laguntzea (eskolako lanak…)

Bilera egin zen:

  • Eguna: azaroak 27 astelehena
  • Ordua: 19:00 – 20:00
  • Lekua: Reina aretoa

[/toggle]

[toggle title_open=”BERDINTASUNA” title_closed=”BERDINTASUNA” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]

ERRONKAK:

  • Jarrera irekitzea eta ditugun oztopoak, aurreiritziak, estereotipoak…apurtzea. Irekiera bi norabideetan izatea bermatzea formazioaren bidez, eta besteren bidez.
  • Elkar ezagutza sustatzea; gune berriak sortuz eta dagoeneko partekatzen ditugun guneak aprobetxatuz (guraso elkarteak, eskolak…) elkar ezagutza sustatzeko.
  • Begirada irekitzea eta ikuspegi ezberdinetatik begiratzea (aniztasuna, berdintasuna…)
  • Pertsonenganako begirada alderdi ezberdinekin osatzea (intersekzionalitatea), jatorriaz haratago.

Bilera egin zen:

  • Eguna: azaroak 28 asteartea
  • Ordua: 19:00 – 20:00
  • Lekua: Reina aretoa

[/toggle]

 

[toggle title_open=”OINARRIZKO ESKUBIDEAK ETA PARTAIDETZA” title_closed=”OINARRIZKO ESKUBIDEAK ETA PARTAIDETZA” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]

ERRONKAK:

  • “Etiketak” dituzten edota aniztasunaren parte diren pertsona taldeak gerturatzeko ekintzak egitea herri-mailan.
  • Administrazio publikoak politika bereziak egitea baztertuak dauden pertsonak txertatzeko lan munduan eta gizartean, oro har.
  • Herri-sare bat sortzea; onura eta denon arteko errespetua sustatzeko, komunean dugunarekin batzeko, eta denon beharrak aldarrikatzeko. Adibidez, web-orrian komunikabide alternatibo bat sortuz, kalean albiste positiboak zabalduz, edota propaganda positiboa eginez.
  • Begirada irekitzea, hau da, ez begiratzea aurreiritziekin dendetara sartzen diren pertsonei.
  • Pentsiodunen eskubideen defentsa eta aldarrikapenak kolektibo ezberdinetara hurbiltzea
  • Hirugarren sektorea babestea, pobrezia eta bazterketa egoera larrien aurrean; adibidez, prebentzio-lana eginez…
  • Pertsona guztiei lan-mundurako sarbidea erraztea, arrazakeriarik eta diskriminaziorik gabe, lanean daudela ere hori bermatuaz.
  • Elkarbizitza sustatzea topaguneak sortuz.
  • Gizarteak laguntza eskaintzea laguntza behar duten adinekoei.
  • Askotako identitateez jabetzea, ez talde edo komunitate bateko kide bezala katalogatuz, beldurrak uxatuz…
  • Errenterian bizi diren pertsona guztiek eskubide berberak izatea; zibilak, politikoak…
  • Aniztasunaren ikuspegia txertatzea herriko programazioan; guztion artean guztion arteak, literatura, musika…ezagutuz eta partekatuz.
  • Pertsona guztien artean berdintasunezko harremanak izatea, horizontalagoak.
  • Diagnostiko bat egitea Errenterian bizi diren pertsonen aurreikuspenak, asmoak eta bizimoduak ezagutzeko; adibidez, inkesta bidez biztanleen informazioa jasoz, hezkuntzako diagnostikoa baliatuz gurasoengana iristeko…los padres y madres…

Bilera egin zen:

 

  • Eguna: azaroak 29 asteazkena
  • Ordua: 19:00 – 20:00
  • Lekua: Niessen auditorium

[/toggle]

[toggle title_open=”KIROLA” title_closed=”KIROLA” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]

ERRONKAK:

  • Herriko biztanle guztiek ahalik eta jarduera fisiko edo kirol gehien egitea.
  • Muga edo arazo sozioekonomikoei aurre egitea; kiroldegietako jarduera nahiz Eskola Kiroleko kuotetarako diru-laguntzak eskainiz, neurri bereziak ezarriz…
  • Kultura eta genero arazoak gainditzea; kulturalki egon daitezkeen mugak ezagutuz eta horiek kirol jardueretan kontuan hartuz.
  • Biztanleen errealitatea ezagutzea, haiengana errazago iritsi ahal izateko.
  • Dibertsitate funtzionala ikusarazte eta instalakuntzen muga arkitektonikoak gainditzea.
  • Beste parametro batzuetako eskaintza egitea: beste ohiturak…kontuan hartuz, eskaintza dibertsifikatuz…
  • Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) martxan jartzeko aukera aztertzea; kirola sustatuz…
  • Eskola kirolean eta kirol federatuan partaidetza areagotzea.
  • “Arrakasta” izan duten kirolarien eta kirolen erreferentzialtasuna lantzea.
  • Kirolerako ohitura sustatzea, kultura ezberdinetara egokituz.
  • Langile gehiago izatea jatorri anitzekoak (entrenatzaileak…) erreferentzialtasuna irabazteko.
  • Kirol kultura aurkeztea eta horretaz baliatzea, harreran laguntzeko eta hobeto txertatzeko.

Bilera egin zen:

  • Eguna: azaroak 30 osteguna
  • Ordua: 18:00 – 19:00
  • Lekua: Galtzarabordako polikiroldegia

[/toggle]

[toggle title_open=”HEZKUNTZA ETA GAZTERIA” title_closed=”HEZKUNTZA ETA GAZTERIA” hide=”yes” border=”no” style=”white” excerpt_length=”0″ read_more_text=”+” read_less_text=”-” include_excerpt_html=”no”]

 

ERRONKAK:

  • Ikastetxetik kanpo ere harremanak sustatzea; horretarako, topaguneak sortzea hezkuntza ez- formalean eta familiekin lan egitea; guraso elkarteen bidez lanketa eginez, aisialdian berdinen arteko ekintzak eginez…
  • Oinarrizko beharrak asetzea; ezinbestekoa baita aurrera egin ahal izateko.
  • Herriko eskolen artean etorkin kopurua banatu eta orekatzea.
  • Behar diren baliabideak eskaintzea (informazioa…) eta trukean konpromisoa eskatzea.
  • Udalak eta Ikastetxeek egiten duten Harrera Plana uztartzea.
  • Eskola Kirolean bestelako kirolak txertatzea (beste herrialdeetakoak…) eta herri-mailan eta ikastetxe guztiek adostuta, talde mistoak egitea.
  • Elkar ezagutza sustatzea (kultura, hizkuntza…) eta horretarako zubiak eraiki eta topaguneak sortzea.
  • Elkarlana sustatzea; guztiok pertsonak gara eta behar berberak ditugula onartu behar dugu, estereotipoak alde batera utziz eta gaindituaz.
  • Eskoletan baliabide nahikoa izatea aniztasunari behar bezala erantzuteko;eskolek ez baitituzte behar adina baliabide umeen artean behar bezalako nahasketa bermatzeko eta segregazio edo ghetifikazioa ematen da eskoletan ere batzuetan.
  • Gehiengoak gutxiengoa integratzeko ardura hartzea; ez asimilatuz, bestearen identitate propioa eta idiosinkrasia kontuan hartuz.
  • Diru-laguntzen inguruko zurrumurruei aurre egitea; eta umeekin ere gai hori lantzea.

Bilera egin zen:

  • Eguna: abenduak 1 ostirala
  • Ordua: 10:00 – 11:00
  • Lekua: Reina aretoa

[/toggle]

Informazio gehiago:

  • aniztasuna@errenteria.eus
  • 943449596 · 673062482