Udalak San Marko zabortegia ixteko bigarren fasea onetsi du

Errenteriako Udalak bere onespena eman dio San Marko zabortegia itxi eta berreskuratzeko proiektuaren bigarren faseari, azpiegitura honen behin-betiko klausura eta ingurugiro naturalaren onbideratze lanak has daitezen.

Udalaren baimenak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kontseilariordetzak egindako eskaerari erantzuten dio, azken hauxe baita zabortegia ixteko beharrezkoak diren fase ezberdinak bideratzeko ardura duen erakundea. Zabortegi hau 1970. hamarkadan jarri zuten martxan eta 2008an utzi zion hondakinak jasotzeari.

Horrela, Errenteriako Udalak zabortegi hau behin-betiko ixteko duen borondate irmoari eusten dio, beharrezkoak diren izapideei jarraibidea emanez.

Itxiera fase berri honetan 124.014 metro karratuetan lan egingo da, ia zabortegiaren hedapen osoaren erdia, Donostia, Astigarraga eta Errenteriako udal herrien eremuetan kokatzen dena.

Aurreikusitako lanak desgasifikazio sistema, lixibiatuen bilketa sarea, drainatzeak eta euste, finkapen eta egonkortasun elementuaen hobekuntzan datzate.

Proiektuak Ingurumenaren Zaintze Plan bat dakar atxikituta zabortegiaren zonaldeko ingurumena berriztatzeko ezarritako neurriak bermatzeko helburuarekin eta habitat naturalen berreskuratzea, zarata eta usain txarrekin bukatu eta landa paisaiak jasandako gaitzak konpontzeko tresnak ondo lan egiten dutela ziurtatzeko.