Ohiulari Clown eta LosdelGasek eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak asteartean salgai

LosdelGas musika taldeak eta Ohiulari Clown antzerki konpainiak datorren martxoaren 24 eta 25ean hurrenez hurren eskainiko diztuzten emanaldiak ikusteko sarrerak salgai egondo dira asteartetik aurrera Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan. LosdelGas ikusteko sarrerak De Cyne Reynan edota www.laagenciaticket.es web gunean ere erosi ahal dira.

LosdelGas taldekoek, Oscar Terol komikoaren hitzetan, “‘Retocadas’ izenburupean bildutako laugarren abesti sortarekin ekin diote lanari berriro ere. LosDelGasen berezko asmoen adierazpen berri baten aurrean gaude, zalantzarik gabe rock and roll onean eta nabarmenkeria eztenkarian oinarritua”. Emanaldia Errenteria Hiria Kulturgunean larunbatean 20:00tan. Ateak ordu laurden bat lehenago zabalduko dituzte.

Oihulari Clownek igandean 19:00tan eskainiko du ikuskizuna Kulturgunean. Cabaret, Haizeak eraman zuena, Grease edo Catwoman filme famatuetako protagonistek gure desirak kontatzen lagunduko digute, nahiz eta politikoki ez egokiak diren batzutan, eta clown kodea jarraituz gure beldur batzuk kanpora aterarazioko dituzte, humoreaz eta zinematik ateratako terapia batetaz baliatuz.

Errenteria Hiria Kulturgunearen ordutegiak sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko (ekitaldiaren astean) lehiatilak astearte, ostegun eta ostiraletan 18:00tatik 20:00tara egongo dira zabalik eta asteazkenetan 11:00tatik 13:00tara. Emanaldiaren egunean saioa hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira plazak geratzen badira.