Orereta abesbatzaren ahotsak Katalunian entzungo dira bihar

Orereta abesbatzak kontzertu bat eskainiko du bihar Kataluniako Manlleu hiriko Roca del Museo del Ter auditorioan   bertako Coral de l’Escola de Música de Manlleu abesbatzarekin batera hartu-eman musikal baten markoan.

Orereta abesbatzak 12 eta 18 urte bitarteko 60 abeslari gazte eramango ditu, Imanol Elizasu zuzendaritzapean egongo direnak. Manlleuko  Abesbatza Buia Reixache zuzendariaren batutaren aginduetara egongo dira. Talde bakoitzak bere aldetik abestuko du eta gero biek elkarrekin egingo dute.

Hartu-eman musikalak apriliean jarraituko du Manlleuko abesbatzako 40 gaztek Errenterian eskainiko duten kontzertuarekin.