Igande honetan, Artista Liburu Erraldoiaren Festa Zumardian

“Sakelako liburutik, sekulako liburura” lelopean, datorren apirilaren 22an, igandearekin, Gamon Zumardian Artista Liburu Erraldoiaren Festa egingo dute (eguraldi txarra tokatzekotan, Merkatuzarrera aldatuko litzateke ekimena). Errenteriako Udala da ekitaldiaren anolatzailea eta Luis Barriosek ( Lumar enkuadernazioa), Leire Maziziorrek eta Estibalitz Alvarezek (Txokolarte Grafika Esperimentala) garatu dute proposamena.

Liburuaren kultura areagotzea, ezagutza bultzatzea eta gozaraztea dira ekimen honen helburuak. Festa honetan herriko haurrek parte hartzea nahi dute antolatzaileek, eta horregatik herriko ikastetxeei eta ikastetxeetako haurrei egin diete parte hartzeko deia.

Honela, artista liburu erraldoi bana egingo dute ikastetxeek. Liburu hauek kartoi arinez eginak izango dira eta 2 metroko altuera eta 1,25 metroko zabalera izango dute gutxi gorabehera. Haurrek helduen laguntza izango dute lana egiteko.
Liburu egileen ideiak, kezkak, ametsak, marrazkiak, poesiak, abestiak… eta adierazi nahi dituzten osagaiak bilduko ditu liburuak. Liburuaren tamaina berezia dela eta, haurrek liburuen orrialdeetan murgiltzeko aukera izango
dute, eta, gainera, koadernatzea bezalako teknika artistiko berriak ezagutuko dituzte.

Egun horretan Zumardian egingo dena abiapuntua baino ez da izango: hor egiten dutena  ikastetxe bakoitzera iritsiko da eta ikasturtea amaitu bitartean, liburu erraldoia lantzen jarraituko dute eskoletan ideia berriak jasoz, gertakizun edota ospakizunen aipamenak bilduz.