Clara Rangel Romeroren hilketa matxistaren epaiketa gaur hasi da

Berdintasuna 2012-05-14 | 0

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ondorengo adierazpen instituzionala argitaratu du Clara Rangel Romero emakumearen hilketa matxistaren epaiketa hasi den egunean:

“Clara Rangel Romero errentetriar emakumearen hilketaren epaiketa gaur egiten ari dira. Epaiketa honek gogora ekartzen digu gure herrian indarkeria matxista egunero pairatzen duten emakumeak daudela, eta arazo estruktural hau konpontzeko jendarte guztiaren inplikazioa ezin bestekoa dela.

Horrelako tragediek berdintasuna modu eraginkor batean bultzatzeko dugun erantzukizun eta larritasunarenĀ  aurrean jartzen gaitu. Indarkeria sexistari aurre egiteko ditugun baliabide guztiak modu integral eta koordinatu batean funtzionatzen jarri behar ditugu, emakumeei segurtasuna eta babesa eskainiz eta bigarren mailako biktimizazioa ekidituz.

Gertaera hau gaitzetsi nahi dugu eta argi eta garbi adierazi gure herrian ez dugula jarrera matxistarik onartuko ezta gutxiago ere emakume izateagatik pertsona bat heriotzara eramatea.

Aldi berean, Clara Rangel Romeroren familiari gure babes eta laguntza guztia eskaini nahi dizkiegu”.

Clara Rangel 2008an erahil zuen bere bikotekideak bederatzi aiztokadaz 20 zentimetroko labana batekin. Biktimak eta hiltzaileak hiru seme zituzten amankomunean. Gizonari haur hauetako bat, 16 urtekoa, hiltzeko saiakera leporatzen zaio ere. Fiskalak 35 urteko espetxe-zigorra eskatzen du.

No comments yet.

Utzi erantzuna