Alabergako Danborradak Madalenetako txupinazoa jaurtiko du

Kultura | Madalenak 2012-07-04 | 1

Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordea, gaur, 2012ko uztailaren 4an bildu da. Bertan aho batez erabaki dute  Alabergako danborrada omentzea herriko jaietan zehar, aurten danborrada eratu zenetik 50 urte bete baitira. Eta, ohiko denez, gure herriko jaiak iragartzen dituen txupinazoa  jaurtitzeaz ere arduratuko da.

Mitxel Blanco ‘Txuri’, (danborradaren Zuzendaria gaur egun), Josetxo Ule (zuzendari ohia), Mila Urrutia (haur danborradako zuzendaria) eta Maite Hernandez (bere bizitza guztian zehar auzo elkartearen eta danborradaren inguruan lan egin du) izango dira  txupinazoa jaurtitzeko ardura eta ohorea izango dutenak, lehenengo biak Udalak proposatuta eta beste biak Alabergako Auzo Elkartearen eskariz.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna