Errenteriako Udalak Saharar herriarekiko atxikimendua erakutsi du

Herri Biziaren Bidean | Sareak | Udal komunikabidea 2013-02-27 | 0

DSCF2649

Otsailaren 27an, asteazken honetan, Saharako Errepublika Arabiarraren aldarrikapenaren 37. urtemugarekin batera, Udaletxearen balkoian kartela jarri da Saharar herriarekiko atxikimendua erakusteko.

Horrelako erabakia Bozeramaileen Batzordeak hartu zuen, eta duela hainbat hamarkadatik Saharar herriaren eta Euskal Herriaren artean dagoen elkartasuna are gehiago sendotzeko keinua da. Elkartasun, begirune eta eskubideen oinarrietan eraikita sendotu da, izan ere, pertsona guztiek eskubidea baitute bere etorkizuna libre eta loturarik gabe aukeratzeko.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna