Gaur hasiko da Emakumea zineman 9. emanaldi sorta

“Criadas y Señoras” Filmearekin gaur hasiko da Amalatz Talde Feministak antolatutako 9. Emakumea zineman emanaldi sorta.

dipticoamalatz03

Emanaldi guztiak 18:00etan izango dira Errenteria Hiria Kulturgunean, eta sarrerak 2€ balioko du.

Otsailak 28

CRIADAS Y SEÑORAS

Mississippi, 60 hamarkada, Skeeter (Emma Stone) idazlea bihurtzeko asmoarekin unibertsitatetik itzultzen den hegoaldeko gaztea da. Bere etorrerak hiriaren bizitza eta baita bere lagunena aldatzen ditu, arraza-diskriminazio era guztiak jasan dituzten famili aparten zerbitzura bizitza osoa eman duten emakume beltzei elkarrizketatzea helburu duelarik.

Martxoak 7

EL AMIGO DE MI HERMANA

Jack-ek bere anaia galdu zuen duela urte bat eta harrezkero ez du bururik altxatzen. Iris, bere lagun onenak, egun batzuk familiaren etxera pasatzera eramatea erabakitzen du. Bere bizitzak gau ero baten ondoren iraulketa emango du.

Martxoak 14

NANNERT LA HERMANA DE MOZART

Mozart-ek arreba zaharragoa izan zuen, Maria Anna Walburga Ignatia Mozart, Nannert deituta ere. Hura bezala, ume prodijioa, anaia txikiaren ondoan gorte europarretan aurkeztua izan zena. Hiru urte iraun zuen familiaren itzulia. Amaieran, Versailleseko Luis XV-eko semea ezagutu zuen, honek, bere musika idaztera animatu zuen.

Martxoak 21

HYSTERIA

Ingalaterra, XIX. mendearen bukaera. Emakumezkoen histeria tratatzeko Joseph Mortimer Granville medikuak lehenengo kontsolagarri elektrikoa asmatu zuen. Honen sintomak lo eza, fluido erretentzioa, pisutasun abdominala, espasmo muskularrak, suminkortasuna edo jateko gogo eza zirelarik.

dipticoamalatz03