Bigarren eskuko azoka igandean

azokaHilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, martxoaren 17an, goizean, Zumardian (euria egingo balu, Xabier Olaskoaga plazan) kokatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azokan artikulu ugari aurkitu ahal izango da, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak.

Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki bihurtuko da. Antolatzaileek Gipuzkoako beste hainbat udalerritan ere egiten den azokan parte hartzeko gonbitea egiten dute.