Errenteriako kirol instalazioetan “Uraren Mundu Eguna” ospatuko da

Uraren egunaBihar, martxoaren 22, Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioek bat egingo dute “Uraren Mundu Eguna” nazioarteko ekimenarekin.

Hori dela-eta, Fanderiako hidromasaje gunea zein Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuak doan erabiltzera gonbidatuta daude 18 urtetik gorako pertsona guztiak.

Gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik Galtzaraborda eta Fanderiako harreretara joatea besterik ez da egin behar. Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren web orritik zuzenean deskargatu daitezke, bestela.

Egun horretan harpidedun ez diren pertsonek ere doan sartzeko aukera izango dute