Larunbatean zuhaitz gehiago landatuko dira Belaunaldien Basoan

Balaunaldien basoaErrenteriako Udaleko Hiri Mantenimendua eta Ingurumena departamentuen ekimenez, martxoaren 23an, 2012. urtean jaiotako haurren senitartekoek 190 zuhaitz landatuko dituzte Errenteriako Belaunaldien Basoan, Arramendin. Parte hartuko duten pertsonentzako elkargunea Udaltzaingoaren egoitza izango da, Masti-Loidi poligonoan.

Zuhaitzak lau txandatan landatuko dira. Lehenengo txandan izena emanda daudenak, 10:00etanegon  beharko dira Udaltzaingoaren egoitzan, bigarren txandakoak 10:45etan, hirugarrenekoak 11:30etan eta azken txandakoak 12:15etan. Ekimena behar bezala aurrera eraman ahal izateko puntutaltasunez bertaratzea eskatzen dute antolatzaileek. Horretaz gain, landatu beharreko zuhaitz bakoitzeko bi heldu baino ez bertaratzea eskatzen da, txandak errespetatu eta inguruneari ahalik eta eragin txikiena sortzeko asmoz.

Aurtengoa ekimenaren seigarren edizioa da, eta bere helburua zuhaitzez landatutako eremu baten garapen sutatzea eta errenteriarrak prestaketa horren parte sentiaraztea da. Norbanakoek helburu kolektiko bati egiten dioten ekarpena da: belaunaldien basoa egitea.

Helburu kolektiboa izanik, eremu horretan ez da inolako identifikaziorik jarriko; haur bakoitzari buruzko informazio pertsonala eta landatutako zuhaitzaren ezaugarriak eta kokapen zehatza www.errenteriaenverde.net web orrian kontsultatu ahal izango dira, haurraren izen-abizenak sartuta. Orri horrek, gainera, Errenteriako landareriari buruzko informazioa eskuratzeko aukera emateaz gain, badu aplikazio bat Ingurumeneko udal teknikariei proposamenak eta zalantzak helarazteko.

Lanak amaitu ondoren, parte-hartzaileek Pontikako Erretiratuen Elkartera joateko aukera izango dute, bertan aperitibo bat hartzeko.