Errenteriak IV. Eskola Jardunaldi Gastronomikoak hartuko ditu gaurtik hasita

Eskola jardunaldi gastronomikoakGaur, hilak 6, IV. Eskola Jardunaldi Gastronomikoak hasi dira Errenterian, herriko Euskaldarrak eta Niessen elkarteek antolatuta.

Jardunaldiok parte hartu nahi duten ikastetxe guztietara zuzenduta daude, baita 10 eta 12 urte bitarteko ikasleei ere. Guztira Langaitz, Beraun Berri, Gurutzeko alabak, Sagrado Corazón, Orereta Ikastola eta Koldo Mitxelena ikastetxeetako 150etik gora ikasle izango dira parte hartuko dutenak.

Ikasleak sutegi eta elikagaien mundu zoragarrian sartzeko, Euskaldarrak elkartean ondorengo irakasleak arituko dira: Eli Carcedok odolkien inguruko sekretuak argituko dizkie; Javier Aramendia okin eta gozogileak gozoen munduan sartuko ditu neska-mutilak; Landareko talogileek taloak egiten irakatsiko diete; Elena Arzak eta Igor Zalakainek plater batzuk prestatuko dituzte eta Yoli Troitiñok hainbat cocktail mota prestatuko ditu.

Niessen elkartean, berriz, ikasleei odolkiak egiten irakatsiko die Eli Carcedo odolkigileak.

Jarduera maiatzaren 6tik 10era gauzatuko da, goizeko ordutegian Euskaldarrak elkartean eta arratsaldeko ordutegian Niessen elkartean.

Aurreko ekitaldietan izan duten harrera ona ikusita, aurten berriro ere Udal Hezkuntza sailarekin elkarlanean antolatu dira jardunaldiok. Udalak Errenteriako ikastetxeekin koordinatzeko ardura hartu du.