V. Sara Carracelas Igeriketa Torneoa, larunbatean

Sara CarracelasOarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuak babestuta, maiatzaren 11n, larunbatean, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan Errenteriako kirolariaren izena daraman “Sara Carracelas, igeriketa egokitua”  torneoaren bostgarren edizioa burutuko da.

Lehiaketan ahalmen urriko igerilariek hartuko dute parte, proba eta estilo desberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta, …

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klub guztiei, eta antolatzaileek 60tik gora kirolarik parte hartzea espero dute, horietako askok Sara Carracelasekin harreman berezia dutenak.

Hori dela eta, larunbatean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo jendearentzat da 14:00etatik. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.

Igeriketa probak 16:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa da.