OHZren errekarguarengatik, irizpide orokorrak ezarri dira alegazioak aurkeztu ahal izateko

Uztailaren 1ean Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea amaituko da. Helbideratuta dauden ordainagiriak egun horretan kobratuko dira.

Ohiko etxebizitza ez izateagatik errekargua duten ordainagirien aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da kobratzeko epearen amaieratik hilabeteko epean.

Aurkeztu diren alegazioak ikusita, irizpide orokor batzuk ezarri dira Biztanleen erroldaren ohiko etxebizitzaren gaineko presuntzioa hausteko, honakoak hain zuzen ere:

1.- 2013/01/01ean indarrean dagoen alokairu kontratu baten mende dauden etxebizitzak.

Hori justifikatzeko alokairu kontratuaren kopia aurkeztu beharko da, baita 6 hileko (2012ko abuztua-2013ko urtarrila) argi, gas edota telefono kontsumoak ere.

2.- Etxebizitza 2013/01/01ean beren ohiko bizilekua dela alegatzen duten pertsonen etxebizitzak (jabeak zein erabiltzeko lagapena dutenak).

Hori justifikatzeko 6 hileko (2012ko abuztua-2013ko urtarrila) argi, gas edota telefono kontsumoak aurkeztu beharko dira, edota egiaztatutako beste faktore batzuk.

Errekurtsoa jartzeak ez du kobratzeko prozedura geldiaraziko.