Jai Batzordeak Madalenetako irudia izango dena aukeratu du

Madalenetako logoaMadalenetako jaien irudia izango dena sortzeko helburuarekin Jai Batzordeak logo lehiaketa bat jarri zuen martxan. Guztira hemezortzi proposamen jaso zituzten eta joan den ostiralean, jasotako irudien artean Gurutz Oiarzabal pasaitarrak aurkeztutakoa aukeratu zuten irabazle.

Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta baita uztailaren 21ean, 14:00etan, Merkatuzarreko plazan Jai Batzordeak antolatu duen herri bazkarirako bi sarrera ere.

Aurten, gainera, herritarrek euren botoen bidez Madalenetako kartel popularrena aukeratu ahal izan dute, Merkatuzarren ikusgai izan den erakusketan. Boto gehien jaso duen lana Iñaki Arruabarrena errenteriarrarena izan da eta sari moduan herri bazkarirako beste bi txartel eskainiko dizkio Jai Batzordeak.

Era berean, batzordeko kideek “gure bi saridunekin bazkaltzera etor zaitezen” dei egin nahi die herritar guztioi.

Kartel popularra