Udalak gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eskubideak aldarrikatu ditu

LGBT Nazioarteko egunaUdaleko Bozeramaileen Batzordeak ondorengo adierazpena adostu du, gaur, ekainaren 28,  ospatzen den Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Nazioarteko eguna dela eta.

  1. Errenteriako Udalak bat egiten du ekainaren 28a dela-eta egingo diren gay eta lesbianen ospakizun eta erreibindikazioekin, eta berariaz aurka agertzen da sexu orientazio edo identitatea dela medio egiten den diskriminazio ororen aurka.
  2. Errenteriako Udalak pertsona guztien berdintasun eta eskubideekiko konpromiso irmoa sinbolizatzen du ekainaren 28an ostadar koloreko ikurrina, dibertsitatearen ikurra, jarriz.
  3. Errenteriako Udalak Gobernu Zentralari babesa eskatu duten pertsonei babes hori ukatzeko hartutako erabakia zuzendu dezan eskatzen dio, duten sexu orientazio edo identitateagatik beren jatorrizko herrialdeetan jazarpena jasan eta bizitza arriskuan zutela egiaztatu ondoren.
  4. Errenteriako Udalak Gobernu Zentralari dei egiten dio osasun publiko eta unibertsala jar dezan gure herrialdean bizi diren etorkin guztientzat, biztanleari osoari eragiten dion osasun publikoaren oinarrizko neurri gisa, estaldura eza horrek HIESaren aurkako borrokari larriki eragiten baitio.
  5. Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gizartean dagoen afektibitate, sexu eta familia alorreko aniztasunaren ikuspegia hezkuntzan sartzera bideratutako ekintzak sendotu ditzan, baita pertsona gazteen artean aurreiritzi eta jarrera homofobikoak ezabatu eta prebenitzera bideratutakoak ere.