Orereta Ikastolari eskainiko diote VIII. Txistularien Kontzertu Nagusia

Txistulariak 2000. urteanGaur, hilak 20, Gamon zumardian Txistularien Kontzertu Nagusia izango da, 20:00etan, Madalenetako jaiei hasiera eman aurretik. Aurten emanaldi hau Orereta Ikastolari eskainiko zaio, bere 50. urteurrena dela-eta.

Bertan eskualdeko txistulariak izango dira, Musika Kultura Elkartearen metal boskotea, Ereintza Dantza Taldea, Kukai Dantza Konpainia, eta Garrintzi, Andra Mari, Landarbaso eta Orereta Txiki abesbatzak, teklatuan Imanol Elizasuk lagun dutelarik. Era berean, Orereta Ikastolako ikasle ohiek ere parte hartuko dute.

Hori guztia Aitor Gabilondok eta Araceli Loinazek aurkeztuko dute, Xabier Vesga zuzendariarekin batera.