Txupinazoa zuzenean Herri Bizian

 

txupinazoa 2012Bihar, uztailaren 21, Madalenei hasiera emango dien txupinazoa zuzenean emango dugu Herri Bizian.

18:00etatik aurrera http://herribizia.errenteria.eus/zuzenean/ estekan Herriko plazan gertatzen ari dena ikusteko aukera izango da. Gainera, Zumardiko pantaila erraldoiarekin ere egingo ditugu konexioak.

Ohikoa denez, Madalenetako omenduek izango dute txupinazoa botatzeko ohorea. Hala, bihar, Iñaki Tolaretxipi eta Iñaki Badiola, Erraldoia eta Buruhandien Konpartsaren izenean, izango dira egiteko honen arduradunak.

Gonbidatu bereziak izango dituzte aldamenean, gainera. Izan ere, aurten, Udalak Errenteriako ikastetxe guztietako 8 eta 9 urteko gaztetxoei egin die gonbidapena. Guztira 35 haur egongo dira udaletxeko balkoietan txupinazoaren unea gertutik bizitzen, ikastetxe bakoitzeko bost.

Gomendioak

Txupinazoa sarean ikusteko Firefox edo Chrome nabigatzaileak gomendatzen ditugu. VLC edo beste bideo programaren batekin ikusteko, ondorengo URLa ireki beharko du hala nahi duenak: http://herribizia.errenteria.eus:8000/stream

Blogariek ere euren blog edo web orrian jar dezakete streaminga zuzenean, kode zati hau kopiatuta:

<iframe style=”width:576px;height:480px;” src=”http://herribizia.errenteria.eus/zuzenean.html” > </iframe >