Omenaldi hunkigarria Iñaki Tolaretxipi eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari

Omenaldia 3Atzo jaso zuten Iñaki Tolaretxipik eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, aurtengo Madalenetako omenduek ohorezko oroigarria. Arratsaldeko 19:00etan hasi zen ekitaldia jendez betetako Xenpelar Etxean.

Tolaretxipi bera eta Iñaki Badiola, konpartsaren izenean, oso hunkituta agertu ziren eta eskerrak eman zizkieten udalbatzako kideei eurak hautatzeagatik. Biak izango dira gaur arratsaldeko 19:00etan 2013ko Madalenei hasiera emango dien txupinazoa piztearen arduradun.

Ekitaldian bertan Julen Rodriguez Galtzarabordako bizilagun gazteak ere, Madalenetako kartel lehiaketa ofizialeko irabazlea izateagatik saria jaso zuen.