Jende andana bildu zen VIII. Txistularien Kontzertu Nagusian

Txistularien Kontzertu NagusiaAtzo izan zen Madalenak aurreko Txistularien Kontzertu Nagusia eta jende andana bildu zen Zumardian Orereta Ikastolari, bere  50. urteurrena dela-eta, eskainitako emanaldia ikusteko.

Bertan eskualdeko txistulariak izan ziren, Musika Kultura Elkartearen metal boskotea, Ereintza Dantza Taldea, Kukai Dantza Konpainia, eta Garrintzi, Andra Mari, Landarbaso eta Orereta Txiki abesbatzak, teklatuan Imanol Elizasu lagun zutelarik. Era berean, Orereta Ikastolako ikasle ohiek ere hartu zuten parte, hala nola, Mikel Markez kantaria, Manu Maritxalar eta Andoni Agirregomezkorta, Yolanda Sagarzazu edo Mikel Odriozola eta Ane Santesteban kirolariak.

Hori guztia Aitor Gabilondok eta Araceli Loinazek aurkeztu zuten, Xabier Vesga zuzendariarekin batera.