Ostiralean irekiko dute berriro Galtzarabordako kiroldegia

Galtzarabordako kiroldegiaGarbiketa eta mantenimendu lanak eginda, Galtzarabordako Udal Kiroldegia ostiralean, hilak 16, irekiko dute berriro.

Indarrean dagoen Osasun Araudia betetzeko, itxita egon da kiroldegia uztailaren 31 geroztik. Denbora tarte honetan,  bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egin dituzte.

Ostiralera arte, hala ere, bai Kaputxinoetako estali gabeko igerilekuak eta baita Fanderiako igerilekuak ere erabili ahal izango dituzte herritarrek ohiko ordutegian.