Irailaren 2tik 16ra izango da Arramendiko udal baratzeetan izena emateko epea

arramendiko baratzeakErrenteriako Mendi eta Ingurumena Departamentuak interesaturik egon daitezkeen pertsonen esku jarri du “Errenteriako baratze parkeko” aisialdiko udal baratzeak erabil daitezen lizentziak ematea arautuko duen baldintza-agiria. Baldintza-agiri honen eranskinetan daude bete beharko diren eskabideak, eta horiekin batera entregatu beharko dira Udalak eskaturiko dokumentazioa, irailaren 2tik 16ra.

Departamentuak bereziki aipatu nahi ditu aurretik izenak emateko eskaerak bete edo bere garaian eginiko inkestan parte hartu zuten pertsonak. Horiek berriro ere izena eman beharko baitute irailaren 2tik 16ra bitarteko epean, bere garaian ekarri ez zen dokumentazioa beharrezkoa baita.

Baldintza-agirian bertan zehazten dira, gainera, onuradun izateko bete behar diren baldintzak. Baita lekua eta epea eskabideak aurkezteko eta ekarriko beharreko dokumentazioa ere. Era berean, baratzeen zozketan parte hartu ahal izateko aldez aurreko eta behin betiko zerrendak nola gauzatuko diren zehaztu da, eta, adjudikazioa jendaurreko zozketaren bidez izango dela ezarri da.

Azkenik, behin betiko zerrendak nolakoak izango diren eta lursailen behin betiko adjudikazio prozesua nolakoa izango den erabaki da, hala nola adjudikazio-hartzaileek bere gain hartu beharreko ondorengo betebeharrak.

Ondorengo esteketan ikus daitezke baldintza agiriak eta baita eranskinak ere:

Baldintza agiriak

Eranskinak