Ibilbide gidatua egingo dute igandean Añarbeko hariztian barrena

Ibilbide gidatuak AñarbenDatorren igandean, hilak 25, Añarbeko Baso Erreserba ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu dute. Aste honetakoa euskaraz izango da eta Idoiatik (Susperregi) abiatuko da goizeko 10:00etan. Gazteleraz, ordea, irailaren 1ean egingo dute leku eta ordu berean.

Txangoak, Malbazarko lepoan barrena, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handienera eramango ditu parte-hartzaileak, ekosistema honi lotutako landaretza eta basafauna behatu eta ezagutuz.

Ibilbideak, guztira, hiru orduko iraupena izango du eta 2 euroko prezioa du pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, euro 1ekoa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dute.

Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserbatzea ibilbide gidatua egiteko, asteazkenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, bai 943 449 638 telefonoan edo baita turismo@errenteria.net posta elektronikoan ere.