Datorren astean jokatuko dute “Errenteria Hiriko XXXVI Futbol Amateur Torneoa”

Errenteria_01_Touring.jpgTouring K.E.k antolatuta eta Udal Kirol Patronatuak lagunduta,  datorren astean, abuztuaren 27tik 31ra, “Errenteria Hiriko XXXVI Futbol Amateur Torneoa” izango da Fanderiako Udal Futbol zelaian.

Lehendabiziko partida Real Union SAD eta Ostadar S.K.T. taldeek jokatuko dute asteartean, hilak 27. Hurrengo egunean, abuztuaren 28an, Touring K.E. eta C.D. Lodosa arituko dira elkarren aurkako lehian. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka abuztuaren 30ean jokatuko dute eta finala hilaren 31n izango da.

Partida guztiak 19:00etan hasiko dira.