Astelehenean amaituko da Arramendiko baratzeetan izena emateko epea

arramendiko baratzeakDatorren astelehenean, hilak 16, Arramendiko baratzeetako zozketan parte hartzeko izena emateko epea amaituko da. Izen-emate epea irailaren 2an hasi zen eta egun hauetan, baratze ekologikoa lantzeko lursaila lortu nahi duten herritarrek Udaletxeko Sarrera Erregistroan eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko aukera izan dute. Oraindik, ordea, egin ez dutenek astelehena izango dute horretarako azken eguna.

Arramendin kokatuko den Errenteriako Baratze Parke Ekologiko eta Soziala, Ekoguneak bultzatutako Baratze Parke Sarearen parte da. Proiektua Ekoguneak eta Errenteriako Udalak finantzatuko dute.