Erdi Aroko giroak hartuko du alde zaharra asteburuan

erdi aroko azoka

Hamabigarrenez antolatu du Errenkoaldek Erdi Aroko Azoka astebururako. Guztira 70 artisau postu izango dira alde zaharreko kaleetan kokatuta: Santxo Enean, Andre Marin, Kapitanenean, Madalen kalean, Herriko Enparantzan, Biteri Txikin eta Zumardian.

Lantegi moduko hainbat postu ere jarriko dute garai hartako ohitura eta ofizioak gure artera ekarriz: egurrezko jokuen tailerra, garaiko ogibideen tailerra, buztin tailerra, artaldearen txokoa, egurrezko kateen lantegia eta beira puzte tailerra.

Horrez gain, Zamorako gaita-jotzaileak eta Trikumailu Teatro taldeko kideak arituko dira, euren kalejira, akrobazia, malabarismo eta antzezlanekin herriko kaleak animatuz.