Pello Añorgak gurasoentzako hitzaldi-tailerra eskainiko du bihar

Pello AñorgaPasa den astean egin zuen antzera, honetan ere gurasoei zuzendutako hitzaldi-tailerra emango du Pello Añorga idazle eta ipuinkontalariak, bihar, hilak 9, 17:30etik 19:30era Haur Liburutegian.

Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta kontuak lagun izenburupean sortu du Añorgak saioa eta helburua haurren lehen urtetan liburu eta ipuinekin harremana bultzatzea da. Hala, 0-6 urte bitarteko haurren guraso, hezitzaile eta bitartekariei zuzenduta dago.

Tailerra euskaraz izango da eta Bularretik mintzora proiektuaren barruan kokatzen da.