Pilota eskola antolatu du EPLEk

EPLE kartelaErrenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak pilota eskola prestatu du 8 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Eskolak doakoak dira eta entrenamenduak astearte eta ostegunetan egiten dituzte, 17:00etatik 18:00etara, Fanderiako pilotalekuan.

Halaber, larruzko pilotarekin jokatzeko pala ikastaroa ere eskainiko dute 16 urtetik gorako gazteentzat.

Izena emateko 687 920428 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek edo eple.errenteria@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali. Entrenamenduak hasi dira dagoeneko.