Añarbeko baso erreserba ezagutzeko zeharkaldia igandean

AñarbeAñarbeko Uren Mankomunitateak, Errenteriako eta Donostiako udalekin batera Añarbeko Baso Erreserba ezagutarazteko kanpaina bat jarri du martxan: Añarbe Baso Erreserba, basoak eta urak bat egiten duten eremua.

Beste hainbat ekintzaren artean, iganderako, hilak 20Ugaldetxoko basoak PR-Gi 1001 ibilbidea prestatu dute. Zeharkaldia euskaraz gidatuko dute igandean eta gaztelaniazko bertsioa, azaroaren 3an izango da.

Zailtasun ertaineko ibilbide honetan, 700 metro igoko dituzte parte-hartzaileek, 10,5 kilometro inguruko luzeran.  Ibilbidean, gainera, Oberango pagadia zeharkatzeko eta Urumea ibaiaren ur garbiak ikusteko aukera izango da.

Abiapuntua Ereñozu auzoko Ugaldetxo taberna izango da, Hernani eta Goizuetako lotzen dituen GI-3410 errepidearen ertzean, 9:15ean.

Antolatzaileek mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatu dute.  Bisita dohainik izango da eta informazio gehiago behar izanez gero info@galemys.com helbidera idatzi edo 943 555 431 telefonora dei dezakete interesdunek.