“Arte-an” ikuskizun berria emango du Dantzaz Konpainiak igandean

cartel arte-an defDantzaz konpainia donostiarrak Arte-an bere azken lana eskainiko du igandean, hilak 20, “Errenteria Hiria” Kulturgunean.

Arte-anen, konpainiak bi koreografo ospetsuren lankidetza izan du: Itzik Galili maisu israeldarra eta Lukas Timulak eslovakiar koreografo gaztea.

Indarra eta maisutasuna nahasten dituen lan honek, gainera, Iparraldeko konpositore eta Labeque ahizpen ohiko kolaboratzailea den Paxkal Indoren perkusio eta txalapartaren melodia sortzailea du oinarri.