Arramendi pasealekura aldatu dute Pontikako autobus geltokia

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-10-16 | 0

Pontikako markesinaPontikako Mikel tabernaren alboan zegoen autobus geltokia tokiz aldatzeko beharrezkoak diren lanak egin ditu Udalak auzoko bizilagunen eskariari erantzuna emanez. Hala, Arramendi pasealekuak Pontika kalearekin bat egiten duen puntuan jarri dute, jada, markesina.

2011n Udal Gobernuak herritarren proposamen eta eskariak entzuteko auzo batzarrak burutu zituen. Pontikan egindakoan jaso zuten aipatu eskaria.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna