Emakumeak eta komikiak batzen dituen erakusketa Xenpelar Etxean

FOTOS SKOLASTIKA, EXPOSICIËN, 122_800x1067Indarkeria, begiradak eta feminismoa lelopean komiki erakusketa jarri dute Xenpelar Etxean azaroaren 5era arte.

Erakusketa Skolastikak prestatu du eta Errenteriako Udaleko Berdintasunerako arloak Berdintasunerako Kontseiluarekin batera Emakumeen Eskola baten bidean antolatu dituen ekintzen artean kokatzen da.

Skokastikako kideek azaldu dutenez, “komikia bide bikaina da emakumeen aurkako indarkeriaz ohartarazteko eta errealitate horrekiko sentsibilizazioa sortzeko“. Hau horrela, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko, begiradei buruzko eta komiki feministari buruzko 10 panel osatu dituzte erakusketarako.

Erakusketa ikusi nahi duenak asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era, du bisita egiteko aukera.