Heldu eta gazteentzako bertsopaper lehiaketak antolatu ditu Xenpelar Bertso Eskolak

Bertsopaper lehiaketakXenpelar Bertso Eskolak Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketak antolatu ditu, aurten ere, eta dagoeneko zabalik dago lanak aurkezteko epea. Lehedabizikoa 17 urtetik gorako helduei zuzenduta dago, bigarrena, ordea, 16 urte arteko gazteei.

Bertsoak entregatzeko epea azaroaren 22an amaituko da eta bi modu daude hauek antolatzaileei helarazteko: posta elektronikoz bulegoa@lauhaizetara.net helbidera bidaliz edo posta arrunt bidez, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen egoitzara bidaliz, Pablo Iglesias hiribideko 11. zenbakira. Informazio gehiago nahi duenak 943 340143 teléfono zenbakira dei dezake.

XXV. Zapirain Anaiak Saria. Oinarriak:

  1. Maila: Helduena, aurten 17 urte edo gehiago.
  2. Irekia: Euskal Herriko edonork parte har dezake.
  3. Lana: Sorta bakoitzak 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez.
  4. Sortak: Lehiakide bakoitzak 3 gehienez.
  5. Sariak: Irabazleak, 700 € eta oroigarria. Bigarrenak, 400 €. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero.
  6. Gaia: Librea izango da; bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
  7. Epea: Azaroaren 22an amaitzen da.
  8. Bidalketa:
    • Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
    • Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
  9. Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
  10. Sariak abenduaren 22an banatuko dira. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, argitaratzeko eskubide osoa izango duelarik.
  11. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.

XV. Ibon Zabala Saria. Oinarriak

  1. Maila: Gazteena, aurten 16 urte edo gutxiago.
  2. Irekia: Euskal Herriko edonork parte har dezake.
  3. Lana: Sorta bakoitzak 4 bertso gutxienez eta 6 gehienez.
  4. Sortak: Lehiakide bakoitzak 3 gehienez.
  5. Sariak: Irabazleak, 250 € eta oroigarria. Bigarrenak, 150 €. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero.
  6. Gaia: Librea izango da; bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
  7. Epea: Azaroaren 22an amaitzen da.
  8. Bidalketa:
    1. Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
    2. Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.