Telp tailerra antolatu du Oarsoaldeko Irrien Lagunak egitasmoak

irrien lagunak oarsoaldeaAzaroaren 9rako Telp tailerra prestatu dute Oarsoaldeko Irrien Lagunak egitasmoko kideek, guraso, herri-eragile, udal ordezkari edo interesa izan dezaketen herritarrei zuzenduta.  Lantegian “euskaraz bizi nahi dugunok euskarari eusteko ditugun ezinak aztertu eta behar ditugun tresnak landuko” dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Hitzordua Merkatuzarren izango da, 10:00etatik 13:30era eta tartean orduerdiko atsedenaldia izango da.

Bestalde, tailerrera haurrekin joateko aukera izango dela adierazi dute Irrien Lagunek. Hala ere, umeeekin zein helduekin egingo dituzten saioak ondo antolatu ahal izateko parte-hartzea baieztatzeko eskatu nahi diete interesdunei. Honenbestez, joateko asmoa dutenek mezua idatzi beharko dute kdinamizatzailea@errenteria.net helbide elektronikora, azaroaren 5a baino lehen, parte hartu nahi duten kideen datuak eta adina zehaztuz.

Su egiteko tailerra

Su egiteko tailerraPasa den igandean, bestetik, Aizpitartera hurbildu eta aitzinean sua nola egiten zuten ikasteko aukera izan zuten Oarsoaldeko Irrien Lagunek.

Tailerra Aizpitarteko Lagunak elkarteak eskaini zuen eta, eguraldia lagun, primeran pasa zuten parte-hartzaileek.

75 lagun inguru elkartu ziren bertan, urriaren 11n Merkatuzarreko topaketan, haurrek erabakitako udazken honetan antolatuko diren lehen ekimenean.