Udalak Añarbe “Erreserba Eremua” izendatzea eskatu die Jaurlaritzari eta Aldundiari

AÑARBE-ArgazkiaErrenteriako Udalak, aho batez, duela gutxi Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu die Añarbe “Erreserba Eremua” izenda dezatela, horrek ekarriko duen Baliabide Naturalen Antolamendurako Plana (BNAP) eta Aiako Harriko Natur Parkearen Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzuentzailea (EKPZ) aldatzearekin batera

Udalak kontuan hartu du egungo estatus biologikoak hala nola Añarbeko ezaugarriek betetzen dituztela eskakizun guztiak “Erreserba Eremua” izenda dezaten, eta, era horretan, eremu horri babestuagoa izateko aukera handiagoa emango liokeena.

Honekin batera, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak duela gutxi Aiako Harria natur parkea izendatu zuela “Kontserbazio Bereziko Eremua”, “Natura 2000” sarearen barnean. Horrez gain, 92/43/CEE-ren eskakizunak betetzen dira, Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzearen inguruan. Hortaz, egoera berri honen araberako eginkizuna da Udalak Eusko Jaurlaritzara eta, parkeraren organo kudeatzailea denez, Aldundira jotzea, parkearen ordenamendua hala nola erabilera eta kudeaketa arautzen dituzten arautegiak eguneratzeko urratsak eman daitezen.

Eusko Jaurlaritzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Errenterian adosturiko akordioa Donostia, Irun eta Hernaniko Udalei ere bidali dietela esan du Ferradasek, egokitzat jotzen badute, antzeko akordioak har ditzaten.