Pontikako biribilgunea inauguratuko dute larunbatean

Pontikako biribilguneaAuzoaren sarreran, Arramendi pasealekuak eta Beraun kaleak bat egiten duten puntuan dagoen biribilgunea inauguratuko dute larunbatean, hilak 9, Pontikako auzo elkartekoek. Antolatutako ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete auzotarrei baina baita errenteriar guztiei ere. Hitzordua auzo elkartearen inguruetan egin dute 11:00etan.

Biribilgunean Kabia Espazio Kreaktiboaren baitan sortutako Aaarraun! egitasmoan egindako traineru zatia jarri dute eta horrexegatik, izango da inaugurazioan Hibaika arraun elkarteko ordezkaritza bat ere.