Oarsoaldeako 1.420 ikaslek hartzen dute parte Eskola Kirola egitasmoan

Eskola kirola15 bat urte daramatzate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean Oarsoaldeako lau udalek. Jarduera hau kirol eta euskara teknikarien lan-mahai batek gidatzen du ekimeneko koordinatzaileen bidez, eta euren lanai esker, entrenatzaileen prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera bermatzen da.

Atzo eguerdian bildu ziren Errenteriako Udaletxeko Pleno Aretoan, Unai Unsuain, Migel Mari Torrea, Oihan Tello eta Mikel Arruti , Errenteria, Pasaia, Oairtzun eta Lezoko kirol zinegotziak izan ziren, hurrenez hurren, eta baita  Real Sociedad Fundazioko lehendakaria den Andoni Iraola ere, ikasturte berriari dagozkion datu esanguratsuenak aurkezteko.

Tellok, Eskola Kirolaren benetako neurria eta garrantzia erakusten duten datuak eman zituen aditzera: “2.696 dira 8-12 adin tartean Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleak eta horietatik guztietatik 1.420 ikasle dabiltza eskola kirolean, hau da, %53″.

Iaz baino 14 talde gehiago osatu direla ere esan zuen, guztira 133, eta horiek gidatzeko 71 entranatzaile ari direla lanean. Nesken parte-hartzea gorantz doala ere azpimarratu nahi izan zuen zinegotziak, nesken %35k hartzen du parte eta mutilen %65ak eta pozteko datua dela hori.

Bestetik, urteotan egin den lanari esker, egun, Eskola kirola %100ean euskaraz giten dela ere adierazi zuen.

Real Sociedad Fundazioaren ikastaroa

Andorni Iraolak hartu zuen hitza, ondoren, eta Realak, kirol aniztasunaren filosofiarekin bat eginez, Oarsoaldeako begiraleen prestakuntza indartzeko ikastaro bat eskainiko duela esan zuen, “ez futbola sustatzeko bakarrik, kirol aniztasuna bultzatzeko baizik”. Honekin batera, zorionak eman zizkien bailarako lau udalei, eskolaz kanpoko jarduera honen alde “ondo egindako lanagatik”.

Iaz antolatu zuen Fundazioak lehen aldiz mota honetako ikastaro bat Gipuzkoako hainbat herritan eta aurten etorri dira Oarsoaldeara lehen aldiz, besteak beste, kirola dibertigarria egiteko helburuarekin.