Gaur hasiko da film laburren erakustaldia

Film laburren lehiaketaArratsaldeko 19:30ean hasiko da gaur, Niessen zinemetan“Errenteria Hiria” Film Laburren Lehiaketan epaimahaiak hautatutako lanen proiekzioa. Guztira, 27 film erakutsiko dituzte bi egunetan banatuta: hamabost gaur eta gainontzeko hamabiak bihar.

Kultura departamentutik adierazi dutenez, inoiz baino lan gehiago aurkeztu dituzte lehiaketaren hemezortzigarren edizio honetara, orotara 156.  Horietatik guztietatik, egunotan ikusgai izango diren hogeita zazpiak izan dira lehiaketa faserako  epaimahaiak hautatu dituenak. Hala ere, sailkatuen zerrendatik kanpo geratu arren, aurkeztutako lan guztiek izango dute  lau sari irabazteko aukera: zuzendaritza onenari saria, gazte saria ( 16 eta 25 urte bitartekoentzat) aktore onenari saria eta aktoresa onenari saria.

Bestalde, sari banaketa, igandean izango da, hilak 10, eta bertan proiektatuko dituzte saritutako lanak, ordu eta leku berean.

Film Laburren Lehiaketako proiekzioen egitaraua

Egitaraua:

Azaroak 8, ostirala

  • Hondo Mojavehondo mojave

2012, Montijo; Badajoz
Zuzendaria: Diego Cabezas
Iraupena: 12′ 37”
Laburpena: “Javi Mojavek” (Javier Garcíaren izengoitia) bere musika tresnak egin eta jotzen ditu, Afrikako tradizioetan inspiratuta. Afrika eta Extremadura (España, bizitokia) banatzen dituen distantziak ez dio eragozten milaka urte dituen kultura horren partaide sentitzea, eta egunen batean bertara bidaiatzea espero du.

  •  Ciudadano Torralba

2013, Madrid
Zuzendaria: Suso Hernandez
Iraupena: 11′
Laburpena: Inolako zalantzarik gabe, Historia Garaikidean eragin handienetakoa izan duen pertsonalitateetako bat da. Erreferentziazko irudi historikoa da, bere garaian Da Vinci, Napoleón edo Einstein izan ziren bezala… Hizketan ari gara, nola ez, Cebedeo Torralbaz, Harria, papera edo guraizeak jokoaren mundu mailako txapeldunaz.

  • Mirage

2013
Zuzendaria: Iker Maidagan
Iraupena: 9′ 19”
Laburpena: Haur inuit bat inor iritsi gabeko toki batera iristen da Artikoko tundran arrantza egiten saiatzen den bitartean.

  •  Cousas de meigascousas de meigas

2013
Zuzendaria: Ivan Fernandez
Iraupena: 8′ 30”
Laburpena: Curuxa meiga gazteak amona galtzen du bere formazioa amaitu baino lehen. Bakarrik ikasi beharko du meiga izaten: konjuruak, hegan egitea eta magia. Berak ez badaki ere, ilargiak sorgindutako gargola baten laguntza izango du.

  • Hamaiketakoa

2012; Zarautz
Zuzendaria: Telmo Esnal
Iraupena: 4′
Laburpena: Egunero, ordu berean, Antonio eta Santik elkarrizketa berezi bat dute. Hiru emakume dira horren lekuko.

  • Eta orain, zer egingo dugu?

2013; Amurrio
Zuzendaria: Jose Cruz Gurrutxaga eta Aitor Aranguren
Iraupena: 7′ 30”
Laburpena: Zer gertatuko litzateke “normala” kontsideratzen dena bezalakoak ez bagina? Gure burua onartzeko gauza izango ginateke?

  • La tercera guerraLa tercera guerra

2012; Donostia
Zuzendaria: Jon Mendizabal Zapirain
Iraupena: 8′
Laburpena: Itxura bereziko gizon bat taberna batean sartu eta bi neska aurrean dagoen mahai batean eseri eta horien elkarrizketa eteten du. Beraiekin ligatu nahi duela ematen du, baina beste bat al da bere asmoa?

  •  Zure bizitza

2013; Donostia
Zuzendaria: Koldo Agirre Gabarain
Iraupena: 8′
Laburpena: Pilar baserrian bizi da. Bere senarra hildakoan, Mikel, semeak bere etxean hartuko du. Pilarrek aurreko bizitza etsipenez oroitzen du. Mikel bakarrik bizitzen ohituta dago. Mikelen izaerak Pilar baserrira itzultzera bultzatuko du.

  • Pipas

2013; Madrid
Zuzendaria: Manuela Burlo Moreno
Iraupena: 3′ 30”
Sinopsis: Ba al dago bi lagunen arteako konplizitate handiagorik pipa poltsa bat baino?

  •  Robin & Robinrobin&robin

2012; Espainia
Zuzendaria: María Pérez Sanz eta Hugo Amoedo Canal
Iraupena: 5′ 19”
Laburpena: Robin eta Robin garbitegi batean aurkitu dute elkar.

  • España is different

2012; Marbella, Fuengirola
Zuzendaria: Salvador Guerra
Iraupena: 4′
Laburpena: bi mutilen bideak eta bizitzak topo egiten dute. Erabaki txiki batek heroi eta bilau bihur gaitzake. Arturo Pérez-Reverteren artikulu batean …eta bizitzan oinarritua.

  • Revenge

2013; Madrid
Zuzendaria: Miguel Angel Postigo
Iraupena: 10′
Laburpena: Oscarrek tratu txarrak jasaten dituen haurra da. Urteen poderioz, ideia bakarra du. Mendekua.

  • Formen filaformen fila

2013; Jaén
Zuzendaria: Raul Mancilla
Iraupena: 8′ 45”
Laburpena: Soldadu bat mendian doa oinez. Beste soldadu batzuk ilaran dauden toki batera iristen da. Txanda eskatzen du. Zain dagoen bitartean, aurrean duen soldaduarekin hizketan hasten da. Guduaz, heriotzaz, erlijioaz, maitasunaz… hitz egiten dute. Bitartean ilarak aurrera jarraitzen du.

  • Mi ojo derecho

2012; Barcelona, Badalona, Mongat, Tiana
Zuzendaria: Josecho de Linares
Iraupena: 13′
Laburpena: Zurdok harreman berezia zuen amonarekin, baina ikastera kanpora joan zenetik harreman hori galtzen joan dira. Udako azken egunean Zurdok amona bisitatzea erabaki du, irudipena duelako ez duela berriro ikusiko.

  • Bingo

2013; Madrid
Zuzendaria: David Turpin eta Franz Nurmi
Iraupena: 3′ 30”
Laburpena: Superstizioak beti patua sortzen du…

Azaroak 9, larunbata

  • Birjinianori bisitabirjinianori bisita

2013, Matxinbenta; Azpeitia
Zuzendaria: Mikel Herrera, María Elorza eta Maider Fernandez.
Iraupena: 3′ 30”
Laburpena: Joan den astean bakero bat ezagutu genuen

  • Un hombre que escribe

2013, Cuba
Zuzendaria: Carlos Hernando
Iraupena: 11′
Laburpena: 2003an Raúl Rivero poeta kubatarra 20 urteko kartzela zigorrara kondenatu zuten eta bi urte eman zituen zigor ziega batean. Kartzelatik atera ondoren Madrilen bizi da exiliatua.

  • Origami

2013
Zuzendaria: David Pavon
Iraupena: 5′ 52”
Laburpena: ORIGAMI Alexen bizitzaren hiru egun kontatzen dituen laburmetraia da. Alex pazientzia gutxiko Origami irakasle gaztea da eta bere ikastaroan Néstor izeneko mutil gaztea hartzen du. Hasiera batean Alexek konplikazioa baino gehiago ez du ikusten Néstorrengan klase areto kontrolaezinaren barruan, baina pixkanaka haien artean anaitasun zirkulua sortzen joaten da, Origami figurak ere bizitza hartzea lortzen duelarik.

  • Sangre de unicornio

2013; Galicia, Euskadi.
Zuzendaria: Alberto Vázquez Rico
Iraupena: 9′
Laburpena: bi hartzkume unikornioak ehizatzera ateratzen dira, hori baitute presa kutunena. Unikornioek haragi leuna eta ahabia zaporeko odol goxo-goxoa dute, eder mantentzeko behar dutena.

  • ArconadaArconada

2013; Donostia
Zuzendaria: Asier Urbieta
Iraupena: 11′
Laburpena: Jonek Arkonada, Real Sociedadeko atezain mitikoa, izan nahi du, baina ikastetxeko taldeko ordezkoatezaina da. Atezain titularrari txartel gorria atera diote penalty bat egiteagatik. Jon eserlekutik ateratzen da penaltya geratzeko asmoz.

  • Bosgarren segmentua

2013; Bizkaia
Zuzendaria: Ander Parody
Iraupena: 7′ 20”
Laburpena: Menditik dabilen korrikalari batek krimen eszena batekin topo egiten du. Baina bere presentziak fikziozko istorio baten garapena oztopatzen du.

  • Atraco a mano desarmadaatraco a mano desarmada

2013; Andoain, Irun, Beasain, Urretxu
Zuzendaria: Mikel Perez Lopez
Iraupena: 10′ 3”
Laburpena: Iñigo, 30 urte inguru dituen gizon bat, kaleratua izatearen ateetan dago. Etsiak jota, erabakitzen du bizirauteko modu bakarra kartzelan sartu eta Estatuak mantentzea dela. Horretarakko, banku bat atrakatzea bururatu zaio, modu oso bitxian.

  • No hace falta que me lo digas

2012; Madrid
Zuzendaria: Julio Montejo eta Manu Montejo
Iraupena: 13′
Laburpena: Berto eta Oliviak Marisaren (amaren) iritsiera prestatzen ari dira, gaur dena aldatuko den esperantzarekin.

  • Irrompibles

Zuzendaria: Luis Grajera
Iraupena: 10′ 9”
Laburpena: Miguel eta Jaime lagunak dira, gazte eta rockeroak zirenez geroztik. Orain 70 urte baino gehiago dituztenean, Jaime alzheimerrak jota egoitza batean bizi da. Miguelek ia egunero egiten dio bisita, baina Jaime trasladazen dutenean dena aldatuko da.

  • T’Adhibt'adhib

Zuzendaria: Raquel Bedia
Iraupena: 13′ 7”
Laburpena: Andrés gerrako kazetazi gazteak gaztazketan torturaren erabilera aztertzen du. Militar argentinar batekin elkartzeak bere ikerketak areagotzeko beharra sortuko dio, oroitzapenen pisuak eramanda.

  • La autobiografía

2013; Sevilla
Zuzendaria: Julio Fraga
Iraupena: 15′
Laburpena: Isidrok elkarrizketa baten bidez izango du aukera lanean hasteko, xelebre gisa definitu dezakegun elkarrizketa baten bidez. Uneko gizartearen isla surrealista edo fikzio hutsa, hori ikusleen hautuan geldiktuko da.

  • El otro lado de la puerta

2013; Boadilla del Monte (Madrid)
Zuzendaria: María Soriano
Iraupena: 11′ 36”
Laburpena: 40ko hamarkadaren amaieran, Isabelek bulego baten atera jotzen du lana eskatzeko. Beldurrez dago. Atearen beste aldean funtzionario bat ez ezik bere iragana era badago.