Ur mozketa izango da astelehenean erdigunean

ur-mozketaKale txiki kaleko 2. zenbakian gertatutako matxura bat dela-eta, astelehenean, hilak 11, ura moztuko dute goizeko 10:00etatik 12:00etara erdiguneko eraikin batzuetan.

Mozketak Kale txiki kaleko 1 eta 2 zenbakiei, Martin Etxeberria kaleko 11 eta 13 zenbakiei eta Kaputxinoen elizari eragingo die.