Gazteen lokal alternatiboen ordenantza zirriborroa aurkeztuko dute astelehenean

Gazteen lokal alternatiboakGazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lokalen inguruko prozesu parte-hartzailea jarri zuen abian udaberrian Errenteriako Udalak.

Prozesu hori garatzeko 3 saio antolatu zituzten eta berauetan  bildutako iritzi eta ekarpenak aintzat hartuta, ordenantza zirriborro bat prestatu du udalak orain.  Zirroborroaren aurkezpena datorren astelehenean izango da, hilak 11, Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan, 17:30ean.

Hau horrela, udalak bilera haietan parte hartu zuten pertsonak eta, era berean, herritar guztiak ere gonbidatu nahi ditu aurkezpenera.