Erretiratuen elkarteek goizeko txangoa egingo dute larunbatean

UliaLarunbatean, hilak 16, izango da erretiratuen elkarteek antolatutako hilabete honi dagokion elkarteen arteko goizeko txangoa.

Errenteriatik abiatuta, Herrera, Pasai San Pedro eta  Uliatik pasata, Sagueseraino iritsiko dira. Handik  Errenteriara bueltatuko dira berriz.

Parte hartzeko interesa duten guztiak Topoaren geltokian egon beharko dira 8:15ean eta antolatzaileek makila eta oinetako egokiak eramatea aholkatu dute,  maila ertaineko zailtasuna baitu ibilbideak.