Beste ordutegi batean ere emango dute “Zinema Zabalduz” zikloko lehen filma ostegunean

séptimo filmaNiessen zinemetako beste areto bat ere prestatuko dute ostegunean, hilak 14,  abiatuko den Zinema Zabalduz zikloari hasiera emateko. Aparteko proiekzio honen ordutegia, gainera, ezberdina izango da, izan ere, 17:30ean hasiko da filma eta ordu erdi lehenago kafea.

Jon Txasko Ongizate zinegotziak adierazi duenez, erabakia gaur arteko sarrera salmentan izandako arrakasta ikusita hartu dute. Hala, aurreikusita zegoen 18:00etako emanaldiari, 17:30ekoa ere gehitu diote. Beraz, bi ordutegietako bat aukeratu ahal izango dute sarrera erosterakoan.

Zinema zabalduz ekimenaren arabera,  bi ostegunetik behin, Errenteriako erretitratuen elkarteren bateko txartela erakutsita, 2,40 euroan eskuratu ahalko dituzte erretiratuek, zineramako txartela eta aurreko kafea.

Ostegunean, Patxi Amezcua nafarrak zuzenduta, Belen Rueda aktoresa eta Ricardo Darin argentinarra protagonista dituen Septimo pelikulak emango dio hasiera zikloari.