Zolagrafia tailerra prestatu dute Irrien Lagunek

irrien lagunak oarsoaldeaOarsoaldeko Irrien Lagunak ekimenak haurren sen artistikoa lantzeko tailerra prestatu du, linoliozko materialarekin zola itxurako grabatuak egitekoa, hain zuzen. Azaroaren 23an, larunbatean, izango da hori, 16:00etatik 18:30era Koldo Mitxelena plazan.

Txokolarterekin batera prestatu duten jarduera hau doakoa da, eta gehienez 80 haurrentzat izatea aurreikusita dute antolatzaileek. Horregatik, parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da oarsoirriak@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz eta horretarako epea ostiralean amaituko da, hilak15.

Antolatzaileek ekintza honekin familia giroa zaindu nahi dutela azaldu dute eta beraz, haurrak gutxienez guraso batekin joan beharko dira. Gainera, arropa zaharra eta merienda eramatea gomendatu dute.

Irrien Lagunak 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako familiako aisialdi ekimen bat da, hezitzailea, herritarra eta parte-hartzailea eta bere helburua euskaraz bizi nahia eragitea da.